kritikak:
Hemen daukazue, Aritz Galarraga,
Deia, 2011-12-31
«Aspaldion ere entzun izan ditut ahots batzuk —ilunpetakoak, gutxienez ilunak—, Canok nobela falta zuela ziotenak. Baietz, ipuingile gisara, akaso poeta bezala, tira, ez zela makal-makala. Baina eleberri sendoa, zalantza guztiak uxatuko zituen lana beharko zuela. Hemen daukazue, bada».
Errelato handia, Leire Lopez Ziluaga,
Berria, 2012-02-05
«Edozein izugarrikeria ikustera ohitu garen sasoi honetan, hitzez konta daitekeenaz eta konta ezin denaz hausnartzeko bidea ematen digu horrek, izugarrikeria agian hobeto azaltzen baita inguratzen duen guztia kontatuta, hura hitzez hitz azalduta baino».
Pentsatu eta esaten ez diren gauzak, Leire Zubeldia,
Gara, 2012-02-25
«Istorio osoaren zatiak izateaz harago, kapitulu zein atal guztiak dira osoak, bakoitzak bere istoriotxoa gordetzen duelarik, amaieran hurrengo atal edo kapituluetan argituko den galdera iradokiz beti».
Erru sentimenduaz, Javier Rojo,
El Correo, 2012-03-03
«Duda bat bakarrik geratu zait: liburuak izan duen oihartzuna zergatik gertatu da, bere duda-ezinezko kalitateagatik ala argumentua gatazkaren barruan kokatua izan delako?».
Gauak merezi du, Juan Ramon Makuso,
El Diario Vasco, 2012-03-16
«Canok, ipuingintza menperatzen du, eta oso ongi jolastu du tramarekin, ipuinaren traza kentzeko kondairari, baina era berean, ez du eraiki nobela klasiko bat. Dantza asko egingo duen lan baten aurrean gaude. Canoren twista, plaza askotan entzungo da».
Twist, Lurdes Imaz,
Aizu!, 2012-04-02
«80. hamarkadako ETAren kontrako gerra zikinean kokatu du istorioa, eta maitasunaz, traizioaz, engainuaz eta batez ere adiskidetasunaz aritzen zaigu gustura irakurtzen den laurehun orrialdetik gorako lan ausart honetan».
Twist, Gema Lasarte,
Argia, 2012-04-08
«Espazioa, denbora eta pertsonaien etenik gabeko jauzi erauziak ez du galbidean jartzen kontaketaren joana, ur-jauzien indar zentrifugoaren antzeko hari narratibo ondo baino hobeto tinkatuak gidatzen du errelatoa nahi duen lekutik nahi duen denborara».
Lets Twist!, Asier Sarasua,
Eibartik, 2013-02-03
«Harkaitz Canok berezko duen estiloan, kontakizun nagusiaren ondoan beste hainbat komentario eta gogoeta bikain uzten dituelarik, behin irakurrita buruan bueltaka geratzen zaizkizunak».
Kontagarria bezain adierazgarria, Txema Arinas,
uberan.eus, 2018-04-27
«Canok ikaragarri ondo eta goxo idazten du. Badaki ere euren istorioak ondo baino hobeto ehuntzen, hizkera bereziki naro eta sotila darabil. Eta hau guztiau gutxi ez balitz bezala, jorratu ohi dituen gaiak oso interesgarriak izaten dira bere edozein idazlan goxatu ahal izateko».