Fakirraren ahotsa
Fakirraren ahotsa
2018, nobela
352 orrialde
978-84-17051-22-8
azala: Xabier Gantzarain
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
Fakirraren ahotsa
2018, nobela
352 orrialde
978-84-17051-22-8
aurkibidea
 
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano, 2018

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra.

      Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia.

      Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2018-12-10)
bideoak:
Artefaktua (2019-03-01)
Hitzen Uberan (2018-11-26)
Hitzen Uberan (2018-11-26)
kritikak:
Fakirra eta historia, Andoni Tolosa "Morau", Gara, 2018-12-20
«Fakirraren ahotsa bada musikarien lana duintzeko modurik onenetakoa, soinu banda soila baino askoz ere gehiago delako musika hemen, eta musikariaren begiak (ez bakarrik ahotsa) bilakatzen direlako historiaren lekukorik hoberenak».
Bueltan da, Joannes Jauregi, Berria, 2018-12-23
«Bost parte dotore atonduak eta ezinago neurtuak, non istorioak ia bere kasa egiten duen aurrera eta non egileak ezin hobeto kontrolatzen dituen erritmoak, narrazioarena zein istorioarena, zeinak ez baitatoz beti bat. Pertsonaien lanketa ere aparta da».
Egiantzeko Imanol (eta gure banitatearen sutzarra), Mikel Asurmendi, argia.eus, 2019-01-04
«Nobelan bi pertsonaia mota gailentzen eta kontrastatzen dira: etakideak eta musikariak, artistak. Badira ere, etakideak eta artistak izan gabe, munta handiko pertsonaiak: familiakoak eta lagunak».
Elkarrekin abesteko kantua, Ibon Egaņa, Deia, 2019-01-05
«Pertsonaia baten ahotsaren bilaketa da eleberriaren motorra, baina nobelaren beraren ahotsak asko du kolektibotik».
Fakirraren ahotsa, Txema Arinas, uberan.eus, 2019-01-18
«Ezin uko egin egiari, berdin da noraino mozorrotzen dituzun izenak zein pasadizoak, ez gaude fikzio baten aurrean, oso gertukoa zaigun errealitatearenean baizik».
Varius, multiplex, multiformis, Iratxe Esparza, Gara, 2019-01-26
«Hor dago idazlearen trebetasuna, gizarte mailan ahaztezinak eta mingarriak izan diren gertakizunez protagonistaren nortasuna elikatzen du fikziozko pertsonaia eraiki dezagun».
Kantariaren isla, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2019-02-02
«Nobela ez da bere zilborrari begira dagoen testua. Ia konturatzeke, oharkabean bezala, giza kondizioaren arakatze sakona eskaintzen digu idazleak».
Fakir, Itxaro Borda, Argia, 2019-02-10
«Uste dut merezi duela, gaur, oroitzeak Imanolek jasan boikota, ezker abertzalegotik antolatu zela eta baztertze deiak publiko egin zirela, petizio orrialdeetan lerrokatzen baitira, zurian beltz, kantari, bertsolari eta kontzertu muntatzaile elkarteen izenak».
Fakirraren ahotsa, Aritz Gorrotxategi, El Correo, 2019-02-16
«Nobelaren hainbat pasartetan gehiago entzuten da idazlearen ahotsa fakirrarena baino, eta idazlearen ahotsak badu dezente narratzaile orojakiletik (are epailetik ere, agian)».
Fakirraren ahotsa, Raf Atxuri, guaixe.eus, 2019-05-03
«Oraingoan ere memoriaren lanbideari lotu zaio, bipil eta gordin, berriz ere, Imanol Larzabal abeslariaren bizitzako hainbat atal fikziogai bilakatuz».
Fakirraren ahotsa, Untz Ohe, Begitu, 2019-11-14
«Txipriztinak-txipriztin, gure literaturaz, literharturaz, paparra harro-harro erakusteko moduko emoia da eleberri hau, euskal letra-pilatzaileen artean goreneko jainkoen eskoitara lekututeko bestean».