POZAREN ERDIA (I)
Hegaldatzen ez dena aurrez abisatu gabe.
Birsortu dezakezuna suge-azal gisa,
eta azal litekeena berdin arnasa
hartuz, edo bistatu hutsez enara konklabe
xaloa zelan urruntzen den hotzez herabe.
Maitaleen portu? Iheslariaren nasa?
Norberak hautatu beza norantz egin dantza.
Datorrena, betor; gaur ez gara haren mirabe.
Erdi horren jabe izateak du axola;
zati iheskorra baietz zuganantz berez jausi,
marrazterako kontradantzaren parabola.
Poza da deus egin gabe ebazten den auzi.
Begiratu ilargiari: ikusten nola
ilgorak, erditik, osorantz dagien jauzi?