Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

(NIRE) MEMORIA TXARRA

 

 

Hain txarra ez balitz, ikasiko nuke buruz

idazten ari naizen hauxe, eta hurrengoa,

berdin. Aldakorra dut buruko arragoa,

ordea; ez da malenkoniarako, ez blues

 

nostalgikotarako dago, ene aburuz.

Ihes-itoginez nahi baino beteagoa,

leitutakoa irakurrieran badoa:

alfer-alferrik nabil azpimarra ala gurutz.

 

Ahanztura orekatzeko daukat sormena,

eta beti lehen aldia balitz bezala

zuri entzundakoaz gozatzeko ahalmena.

 

Errekasto banintz, memoria likidoa;

ulermen banintz, lurmendutako elurmena.

Lurrundu ahala txunditu, horra hor gakoa.