Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

EGUBERRI GOIZA

 

 

Oturuntza biren arteko isiltasuna.

Amaiera ttipien hausnarketa giroa:

beste astebete eta urte hau badoa,

bi mila urteri gehituz bere oihartzuna.

 

Aurtengoa ezberdin, ala aspaldi entzuna?

Lekuko izatearen pribilegioa,

pairatzearena higadura, arrastoa;

galerak zenbatuz berpiztearen fortuna…

 

Labeko beroa eta terrazako hotza,

Vivaldiri diogun gorroto eta mira:

lau urtaroen hizkuntza ez zaigu arrotza.

 

Herdoildu da leihoari eusten zion gontza.

Txakur-belarria duten urteak badira,

eta orok darama bere hezurra hobira.