Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ISOLAMENDUAREN FANTASIA

 

 

Etxe bat muino batean, aise bakartua,

postarien pereza, neke eta jakin-min;

argi-ehizan leihoen ahoak eta berdin

zaraten kontra horma lodiz gotortua.

 

Barruan, konpainia gorena, beheko sua.

Kanpoan loreak, hortentsia eta jasmin,

baratze eremutik urrundu ez nadin,

izan dezadan urtaroak nola neurtua.

 

Bizilagunik gabe, haien hotsik ere ez.

Nola arnasten dute isolatuek denbora?

Ispilua erloju bihurtuz, derrigorrez?

 

Auzo mundutarrei luzaro bizkar emanez,

isolamendua bilakatzen da bolbora:

betor bisitaria, bakartuen ondora.