Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

POETEN SETA

 

 

Dirurik ez, nola ba? Irakurleak, nekez,

eta ganora ere zalantzazkoa, ustez.

Bizitza laburra dute; luzea gaubeila.

Lau mila urte bai, iraungitzear daudela.

 

Liburu finegiak idazten dituztenez,

alabak amari oparitu dio nobela,

ez dezan pentsa mehekiro maite duela.

Ez dute gidatzen; koitaduak, beti trenez,

 

muker, gaizki-esaka tokatu zaien aroaz.

Ez zaitzatela engaina: itxuraz baketsu,

erasotzen dute kanoi-etenik lerroaz.

 

Elikatuz zaharkitutako txondor ketsu

bat, ahanzturarantz xuxen-xuxenean doaz,

suari hitzak emanez, asabenak jasoaz.