ARBELEAN
Zeure izena jakin aitzin hara deitua,
arma beldurgarria eskuan klariona:
“Ordorika, Ħa la pizarra!”, “Cano jauna, hona!”.
Nola saihestu egin gabeko delitua?
Nire dardaren inbidiak jana da sua.
Orri zuria amildegi bada, ze horma,
ze labarri eman zion arbel beltzak forma?
Ez dator inor ni laguntzera, aita, lehengusua?
Ezin urrutirago dago amaren gona
eta zain irakaslearen itaun estua:
isiltasun ozena da porrotaren sona.
Jolas-garaiak hartzean maistraren lekua,
horra guk marraztutako buztan tente sorta:
klarion hauts garela ahazteko mendekua.