Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

BONSAIAREN AJEA

 

 

Soneto bat ez al da bonsai baten antzeko?

Enborra borondatez zuzendu nahi honantza;

babestu, sufri ez dezan haizearen dantza,

naturan libre dena bihurtu guran etxeko.

 

Mutilazioa, hitz eta adar esaneko,

guraizeen torturak ezin du izan txantxa.

Neurriak jakinduria eskatzen du, antza,

erroak ez jaio arren ontzian sartzeko.

 

Batzuetan merezi du, halere, paisajeak.

Ehun urte behar dira murrizten ikasteko

zenbat puntada jos ditzakeen justu trajeak.

 

Poetaren eskutan hartzen duen eiteak

balio behar luke mundua laburtzeko:

edertasuna ordain, bonsaiaren ajeak.