Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

SOLEMNITATE APUR BAT

 

 

Solemnitate apur batek ez dakar kalterik;

neurri klasikoak bere du kopeta aparte

samar jartzea poema irakur bitarte,

horrek ez du esan nahi papagaiak garenik.

 

Esentzia dugu ukitzen, noiz zuk, noiz nik,

irakurri ditugunez Camus eta Sartre.

Txantxa friboloari ukatu gabe parte

inportante bat, pentsa ezazu hau lehenik:

 

zer, errimaren kortsea opari balitz?

Bada deus errenditu ezin daitekeenik

—hamalau lerro doi-doi eta laurogei bat hitz—

 

molde honetara, ehun berba langan gehienik?

Sarri errandakoa errango dautzut berriz:

mamia mami erdi da ez badator neurriz.