Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ALDIZKARIAK LOKATZETAN

 

 

Interviú “elkarrizketa” zenik jakin gabe

hipodromoan aldizkari zimurtu zaharrak

aurkituko genituen: titi handi tzarrak,

emakumezkoak, zakil zutunen andare.

 

Nazka eta erakarmena dira nerabe

hasiberriaren pribilegio —ez bakarrak—:

behin musukatu nuen ikaskide baldarrak

beharturik, eta ez nire nahiaren jabe,

 

couché papereko izter-zabal biluz hura.

Pornoaren erresuman nire bataioak

narama putzu lohiez betetako lekura.

 

Fantasiak biluzien posterren kontura

edo aldizkariak usaintzeko ohitura:

akaso beste bizitza baten entsaioak?

 

Gu gara hirurogeita hamarretan jaioak.