Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

AUKERAK ETA ERREMEDIOAK

 

 

Antzezle, idazle, itsu-entzule, laguna:

entseguak maita, baztertu estreinaldiak,

prestaketa du onena gure jaialdiak;

totel eta neketsu, nekez josten duguna.

 

Ordea, finkatzen denean guztiz jarduna,

zentzua galduko du erabat gozaldiak:

aktorea kaiolan —akabo hegaldiak—,

antzokia da orain kutxa itxi astuna.

 

Ezpata izan aitzin, edozein metal gorik

patrikako sumendi izan nahi… Ferra lauhazka?

Gurpila balitz, hala nahita ausaz zernahi zorik?

 

Ezpata hotzak, aldiz, deus ez aldatzekorik:

unisonoak ditu aho eta gatazka.

Mirets, nahi bada: erremediorik ez dauka.