ESKUA
Eskua, gorputzaren sarraila nahiz kisketa,
ukabilduta eta ganibeten garraioan,
xeraz, edo agur samur eginez leihoan:
zabaldu ala itxi, horra zure potreta.
Familian guztiek nahi lukete arreta:
ezkontza eraztuna, nagiaren laxoan;
zenbat mezu baikor, lodiaren ametoan;
gogoetaz jantzi erakusleak kopeta.
Eskuko marrak dira lubaki sekretuak,
usain zahar eta etorkizunaren gordailu;
begiak estaltzeko prenda maskaratuak.
Adiskideak ditu igitai eta mailu:
nortasuna damaio zerbaiti helduak;
gu norbait bihurtzen gaitu norbaiten eskuak.