Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

PLANTO ETA AMORE (II)

 

 

Bidaiari uko, planto; dagoena dago:

hemen egin dut nire buruarekin tupust.

Alfer-lana da etengabe bete eta hustuz

pentsatzea zerumuga horizontalago

 

bilaka litekeela; beti kezkatuago

topak topari jarraituz egiteaz zurrust.

Itsaso, laku eta ibai guztietan must

sartzeak ez du esan nahi ur sakonago

 

ei diren horien kontrapisuaz bizitza

txinparta ņabar eta konfeti bilduma

izango denik, zazpi itsasoetako bitsa.

 

Altxorra? Ipar-hego eta eskuin-eskuma

begiratzeko moduko etxe baten giltza,

zeinetik, deus ez jakin arren, guztia suma.