Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ERRAZEGIA DA ONENA IZATEA

 

 

Onena izatea errazegia da, ala?

Bakardadean sinetsiz hala dela hori,

aparrezko losintxak belarrietan jori,

puskatan zure gorputza banitate salda

 

batean egosten; konplazentzi-zarabanda,

naturaltasunaren keinu oro hilzori

batean kixkalita, ilarrainduta, gori,

edozer sinesteko prest, besteek esanda.

 

Onena izateak lekarke piramide

erpinean estu zaudela ezin etzanda:

ez zenuen eraman inor zurekin bide

 

malkartsuan gora sostengutzat, adiskide.

Gailurretik ikusgai oihana eta landa,

botila jaurti duzu, umiltasuna edanda.