Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ARGIA

 

 

Onena zara berpizle ikusgarri: mintza!

Bihurtzen duzu eguzkilorea txotxongilo;

nork ez luke ba nahi, halako batek atxilo,

begi berriz goizero ikustea bizitza?

 

Zarelako munduaren benetako gintza,

izpiekin bihurtuz zuloa zena xilo,

kilimatzen duzu, maitale lumaz, beti lo

den nerabea, haur bihurrienaren gisa.

 

Mirari labur, iraultzailearen hamaka,

zu, ez beste inor, umore onaren dibisa:

argi tatuaje bat daukanak, urrea dauka.

 

Sortalde eta mendebaldearen hatzmarka,

noiz sutsua, noiz gari koloreko baldintza,

berdin miresgarri, saldoan edo bakarka.