Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

URMUGA

 

 

Gorputza ura ez al zen, behintzat, hiru laurden?

Ilgorak eta ilbeherak, ziur, zizelkatu

digute umorea, nahiz bueltan deus ez eskatu.

Uraren hotsak dio oraina nola gaur den.

 

Sigi-saga zuhur, beste batzuetan xuxen,

lotzen gaituenez, berdin, lokabe askatu;

urritu da baina ez du esango barkatu.

Urteak daramatzagu urtzen dena gurtzen.

 

Ura eta gu beti gara doana fugan.

Xirripa urdin, ur-laster, olatu, uholde,

berdin irautekotan, etengabe aldatu.

 

Zimur zerrendak ere ibaiak dira gugan;

erreken ziztua, zerbaiten gogorarazle,

eta geu, lapur ņimiņo, lurraren urmugan.