Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

JAI DUZU

 

 

Saiakerari, burutu osteko hutsune

honek darraikio, hamarkadaz hamarkada.

Ez duzu, bada, gehiago saiatu nahi jada:

hainbat urtetan zehar ezaxolari immune

 

iraun duzu, ez miresmen ez begirakune

jaso gabe, bokazioaren haginkada

hari segiz uxatuz duda eta ikara.

Interes falta salatzen zuen isilune

 

bakoitzaren pipi gaitzak jan dizu posea.

Heldu da bazterrera egiteko garaia:

inoren asetzaile ez zen zure gosea.

 

Alferrik jantzi zenuen birentzako mahaia,

aulkitik jaulkiz “Hel niri!” ese-o-esea.

Zertan ez zure egin, ondoko gelako jaia?