Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

BESTE BAT DA EGIA

 

 

“Ez zara deus aldatu” diotsut eta, hara,

beste bat da egia: aldatu garelako

darraigu bidean egur bila sutarako;

ez dira atzokoak pisua eta otzara.

 

“Ez zara aldatu” esatea krudela da,

baita egia balitz ere, zu bezalako

betigazte bat amildu litekeelako

hilezin direla uste dutenen sortara.

 

Bai: aldatzen segitzeko aldatzen garenez,

hartu elkarrizketa utzitako lekuan,

gaurko zita hau atzoko irribarre batez

 

balizatu arte deus ez baitugu eskuan.

Aurreratzen da ezer dakiguna esanez?

Bizitza da bizitza, mudatzen den puntuan.