Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ZIRRIBORROEN GORAZARRE

 

 

Inora ez doazen zirriborro ederrak:

lerro-dantza, orban gorri, gezi eta tatxoi,

Moby Dick harrapatu ez duten zenbat arpoi!

Saiakera hutsak, dibertimentu herrenak,

 

letraz guk jaso arren, lapurtuak direnak,

ganbara umeletan idatziak, ez saloi

dotoreetan; izarrik ez, asterisko bat doi;

kaiera trinkoan argi-zoriko kimerak.

 

Amaitu gabea baino hoberik ba al da?

Lerro bakarrera tolestutako nobelak

garatu gabeko jenialtasunaren galgan;

 

haiku-kaikuak, nagiaren printza epelak,

trabaturik daudenak moldiztegiko maldan,

harroegi izateko apaleko ale ergelak.