Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

HODEIEI BEGIRA

 

 

Pilotuek dakitenez, zeruan da lehia:

artzainik gabeko artaldeak, ardi beltzak,

haurrei ihes egindako heliozko ametsak,

billarreko hirukian jainkoen begia.

 

Estrabagante edo arrunta den hodeia

da beti ezkutatzen dituena bere ertzak;

trikuak ez bezala, barrurantz ote babesak?

Lauso edo trumoitsu dateke haren deia,

 

trinko, ilun edo sare, neurtzen du denbora

hodei bakoitzak arnasari ezberdin eutsiz

—barrukoa husteko hausten ez den anphora—.

 

Besarkatu ezin dugunez, promesa antsiz,

begirada bidaltzen dugu haren albora,

morse hizkuntza horrek inspira gaitzan berriz.

 

Aldendurik negua eta heldurik uda,

zeruan iltzatu da distraituen aingura.