GERLA BAT NORBERARENA
Gerraz, teoria dakite soldadugaiek,
asko jota, arma bariko axedrezerako:
“Muntatzen jakinik, desmuntatzea antzerako
da”, diotsete maitaleei kabo alaiek.
Noizbait hezurren bat apurtu zieten haiek
soilik dute hezurren izenak erakusteko
deretxoa; gutun ederrenak diktatzeko
tentsio doi-doia damaie buruz gain saiek.
Bi menia arratsero: maitaketarenak.
Kataloxak altxatu uros izarretaraino;
zure dira astroak, ez askatasunarenak.
Aro txarrak atzerarazi du hurrengo dema.
Musikari gehiago behar soldadu baino,
dantzatzeko, noizbait, gerla bat norberarena.