Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

URTEZAHAR

 

 

Zer metafora da urtezahar-gauez xanpaina?

Ur-jauzi bat esku artean botilatuta:

mantel gain eta hatz-arte oro apartuta,

indarrean dator korrontea, kapitaina!

 

Kortxoak sukaldeko sabaia jo du baina,

burua dabil burbuilak ezin bezatuta;

eferbeszentziak daramanez gaur batuta,

kemen aerostatikoak bete digu zaina.

 

Kortxoa ote gara gu errekan flotean,

edo traban den kristalezko sabai pitzatu?

Alkoholak piztu dituen hamaika kantu,

 

ala korrontea denboraren manupean?

Erantzunik ez dugunez botilan kausitu,

topa egin dezagula hatorren urtean.