Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

EURI FIN HORI

 

 

Deus ez da finko: harria ere higatzen da

eta berdin ezpata erabiliz kamustu.

Partituran idatzitako zure apustu

oro, paperetik altxatu arte, herren da.

 

Bide-orri huts batekin ez zaitezke senda:

entzuleen arteko aingeruak ez ahaztu,

haien belarrien esku baitago garraztu,

desbideratu, edo opatzea beren xenda.

 

Unea habitatzen duen unearen erpin

ezezagunera —berdin azpimunduraino—,

mementuaren taupadatik, arretaz ekin.

 

Lanbroa iragazi antzoki barruraino:

oholtzara orduko dena dakigun ezjakin,

euri-zuntzak atzeman ditugu elkarrekin.