Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

AINGURA

 

 

Kate luzeko aingurarik ba ote dago?

Badugu non edo non finkatzeko irrika,

zorabiagarri baita etengabeko kinka.

Erantzukizun larregi, artxipelago

 

honetan dagokigunez itsasoa trago

bakarrarekin hustuta dzangatzea klika,

askatasun berba potoloak aldarrika

plazara agertuz garen baino ziurrago.

 

Zer da, baina, aingura bariko libertatea?

Jitoan ibiltzea olatuen menpeko?

Naufragoaren ogibidea ikastea?

 

Gura dudan aingura da orain itsaspeko;

gero, azalera altxatzeko borondatea,

ihes beteenean ardatzik ez galtzeko.