Aurkibidea
Aurkibidea
EZ LAPURTU GURASOEI
HAIEK HERENTZIAN
UTZI EZ DIZUTENIK
Aitortzarik gabe hil zirenen omenaldi
gisa darabiltzagu sarri gure pausoak.
Azalean nozitu ez ditugun erasoak
kemen iturri dira, eta ez txakalaldi.
Zaurien narrazioa ote gurasoak?
Bere larruan bizi zituenak aspaldi
uko egin bazion mendekuari, soak
zaldi prestu bitez ahapaldiz ahapaldi.
Irakurrita pasa orrialde leituak;
apaleko orbainez osaturik geruza,
gogoan gorde baina ez berpiztu pleituak.
Gozatuak oroit, bada; ez dolua luza.
Bizitza dira pilatutako liburuak:
flyscha da gogoa eta flyscha da gorputza.