Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

LIBURUTEGI PARALELOAK

 

 

Nobedadeak iritsi ziren eguerdian,

mahaietan ordenatzera joan nintzen.

Ikusi nuen liburu bat eta pentsatu:

hau erosiko nioke

 

ala:

honen bi ale erosiko nituzke,

bata niretzat, bestea berarentzat

 

ala:

bakarra erosiko nuke baina gero

utzi egingo nioke, interesgarria balitz,

ala alderantziz.

 

Orduan kezka sentitu nuen

liburutegi paraleloekiko.

Zeren demagun orain bizi naizen etxeak

lurra jotzen duela. Azken batean

eraikinaren oinarria betoi armatua da

eta ez dakigu zenbat iraungo duen.

Antonio Aretxabala geologoak

adierazi zuen 2020ko abuztu bitxi hartan:

Iruņean betoi armatuz egindako

eraikin zaharrena 1923koa da: zezen plaza.

 

Kezka horrekin hasi nintzen aspaldi,

liburutegi paralelo nagusiko

liburuzaina hil zitzaidanean ulertu nuen:

bizidunon liburutegiek

bizirik behar dituzte liburuzainak.