Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

PETIT ECOLIER

 

 

Orain burura datozkit

Florida kaleko egunak.

Berogailurik gabeko negu bat,

Arbuluren eskuzabaltasuna,

Petit Ecolier galletak.

 

Bidasotik hegoaldera

entzun nuen Cirloten ahotsa,

amatxik oparitutako kafea egiteko

gailu urdina nuen logelan,

eta esne kondentsatua.

 

Suzko lilien garaia zen

eta ordurako,

aspaldi,

maite nituen Hermesen

gisako emakumeak.

 

Deskubritu nuen

banekiela pizza egiten.

Eta hilero billetetan

ordaintzen genion alokairua

andrexar faxista hari.

 

Andreak dozena erdi

pisu zituen jabetzan

baina ez aski euro

behar adina dutxatzeko.

Frankismoaren gauzak.

 

Urte ederra izan zen.

Toulouserako bidaietan

jan nuen Hobsbawm.

Ez dut ostera izan, ordutik,

hain argi ederrik esnatutakoan.