Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

GEURE GREBA MUGAGABEA

         (Bretonen erara)

 

 

Muxu libertario bat zara:

belarri zuloetatik behatzen puntara.

 

Orain ez dugu ogia moztuko

ezta gerezi marmelada dastatuko ere.

Ez diogu elkarri masaila ukituko

ezta adatsa belarri atzean jarriko ere.

 

Geure greba mugagabea:

etenaldia da banketerako giltza.

 

Autobusak orgategian geratuko dira.

Trenak geltokietan eta barkuak nasan.

Itsas hilerri zaurituan: posidonia.

Ez ainguratu zure txalupa ur gardenetan.

 

Geure greba mugagabea:

etenaldia da banketerako giltza.