Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

EZ DIRA ZAPOREAK

 

 

Ez dira zaporeak,

oroitzapenak dira.

Urko Lopez Amezketa

 

Xabier karrikako Olorizeneko beteki horia

eta saltxitxa freskoak ostiral gauean.

Landetako zirku txikiarekin kanpinera zetorren

azukrezko barbe ā papa arrosa.

Pilarren natilla zuri lapatsuak

Consumer aldizkaria begiratu bitartean.

 

Zumaiako olagarroa Bruselatik

etorritako lagunarekin.

Ginoren pizza Baiona Ttipian

ala Santizpiritun.

Flagey plazako patata frijituak

saltsa andaluziarrarekin.

 

Tomate entsalada bat Agia Roumelin

izerditan larrua jo ondoren.

Xauarma bat Boxhagener Platzen

bi ordu lo egin osteko igande goizean.

Jango genuen sugearen dantza

Guangzhouko gauean.

 

Katilu birakaritik atera eta

goitika egin nuen taloa Durangon.

Txokolate bero erraldoia Nati

eta Jaionerenean Hendaian.

Basurdea Jon, Martin eta Laszlorekin

Ziudadelatik jaitsi ginenean.

 

Gurinez ondutako

gazta eta urdai egosizko sandwicha.

Peccatoko pizzak eta gazta tarta

lantokitik itzulitakoan.

La Quindianitako kafea

eta esne konfiturazko opila.

 

Garbiņeren lasagna, pasta labean, almendra zopa,

kroketak eta Dolca txokolatezko tarta.

Izozkia San Marko plazan Francis Bacon

aurrenekoz ikusi ostean.

Nire ahoko odola irenstea igerilekuko

hormaren kontra talka egin berritan Leioan.

 

Kanabera guarapoa Maiatzak 20

etorbideko goizetan.

Aran hanburgertegiko roquefortezkoa.

Herrikoko moxal burgerra ostiraletan.

Iluntzeko ekilore pipitak

telebistaren aurrean Merced karrikan.

 

Vigor Pec, Lomper eta Aspirina

bigarren solairuko iluntzeetan.

Pilarren sagar konpota, Zahor txokolate,

ezti eta intxaur, gurin eta azukre ogitartekoa.

Piperra, azenarioa, pipermina, mertxika lehortua,

kuiatxoa, gula potoa eta patatak Landabendik itzultzean.

 

Le Bleu Blanc Jauneko muskuiluak

Uhabiko udazkenean.

Goyako bonboiak Alfonso Alonso

dendatik atera berritan.

Etiopiarrarenean hartutako halloumiak

Wrangelstrassen irentsiak.

 

MDMAz elikatu den lagunaren

lepoa uztailaren 10ean.

Ordu txikitan, larrua jo aurretik

dutxatu denaren uzkia.

Ohera joan aurretik hortzak

garbitu dituen erretzailearen ahoa.

 

Wiennerstrasseko ahatea

kakahuete saltsan barazkiekin.

Txokolatezko napolitana

George Nicolescuri bisita egin aurretik.

Gasteizko lagunek Barakaldoko antzokira

ekarritako palmera eta azken Gabonetako turroia.

 

Beatrizeko garrotetxoak eta opilak

institutuko asteazkenetan.

Groseko terrazako pizza argentinarrak

Gorka eta Miri anfitrioi.

Berakatz zopa

pistolen pasadizoa kontatzen didazun bitartean.

 

Igandeko paseoan Ninari

erositako jogurt bulgariarra.

Fer eta Inmaren ogiarekin

oparitu diguten txokolatezko aterkia.

Larunbat iluntzeko

patata arrautzopila Riego karrikako 4an.