Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

IKUZGAILUA

 

 

Biharamunean erdi hutsik zegoen

ikuzgailuan sartu nuen kamiseta.

Ohi baino leungarri gehiago jarri nion.

Atera nuen garbigailutik eta eskegi.

 

Lehortu nuen eguerditik aurrera eguzkiak

jotzen dion sokan jarrita.

Eta tolestu nuenean zure usaina zeukan oraindik.

Jantzi nituen kamiseta eta kaskoa,

lotu zapatila beltzak

eta igo nintzen uztaileko eguerdian

Ezkaba mendiko puntara bizikletaz.

 

Izerdi tantek kopeta zeharkatzen zuten

eta erortzen ziren eskulekura.

Euliak pausatzen zitzaizkidan

kaskoak egiten zidan itzalean.

Jaitsi nuen prakaren aurrealdea

barrabiletaraino,

atzera bota nuen prepuzioa,

egin nuen pixa.

 

Berriro sartu nuen kamiseta

hutsik zegoen ikuzgailuan.

Ohi baino leungarri gehiago jarri nion.