Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

ATARI EDER BAT

 

 

Izan zara atari eder bat.

Atari bat zirrara ezagutzeko,

lehenengo aldiak.

Zeure lorategi barrura sartzen

utzi didazu kondiziorik gabe,

mundu berri bat erakutsi.

 

Edozein egunetan parez pare

egingo dugu topo

eta urduri egongo gara

eta izango da tentsio altuko linea bat

indar betean bezalakoa.

 

Bitartean elkarri arrastoa jarraituko diogu

begi bazterraz badakigulako non gauden.

Bagara, eta hori zen helburua.

Zeure lorategiaren ixkinako belardia

bigun-biguna eta berdea da

eta izugarri ongi egoten da bertan,

arrosa zurien gorputzak mahuka

bihur daitezkeela zin degizut.

 

Ederra da lorategia,

zu bezala,

gu bezala

eta hau guztiau bezala.

 

Egun on, mutiko eder.