Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

PIXA EGIN DUT

 

 

Kanpoan haizea hari bat bihurtua zen. Zuhaitzek ez zuten burrunbarik egiten, ez tantaka jariatzen ere, hostoak ozta-ozta mugitzen ziren haizetan, musika-doinu ezin tristeago batez...

Beppe Fenoglio

 

Ezker erpuruarekin prakak eta galtzontzilloak jaitsi

eta pixa egin dut Arantzadiko ibaiertzean,

Magdalenako meandroko orbelean,

astindu dut zakila, gorde dut barrura,

erakusle tolestuarekin eta erpuruarekin

estutu dut sudurra.

 

Eta pixa egin dut Eritzetik gora dagoen

magalean, urrundu dira mendigoizaleak,

astindu dut zakila, gorde dut barrura.

 

Eta pixa egin dut Gavdosen biluzik,

Kretan eguna hasterakoan,

astindu dut zakila.

 

Eta pixa egin dut lilien txokotik barrura,

kotxerik apenas entzuten zen garaian.

 

Eta egin dut Boxhagener Platzeko gauean,

Zielona Górako dantzaldia atzean utzita.