GEURE GAINETIK IZARRAK BAKARRIK
Herri bat galdu genuen
baina amets bat irabazi.
Ametsa bisitatzen dugu
eta zizare zuri bat dauka.
Zakur erromantikoekin gaude
eta hemen geratuko gara.
Zin egin zigutena desagertu da:
tenpluak, lorategiak, poesia.
Presa bortitz bat egin da gure jabe!
Nola konfederatu zakur saldoak!
Bizkor! Bizkor! Jende alferra!
Diziplina da ezer ez dutenen arma bakarra.
Geure gainetik izarrak bakarrik!
Lantoki hau hobetu nahi dugulako
gara geure mugen jakitun.
Gehien atsegin duguna hau da
beste langileek eurena atsegin duten bezala.
Geure gainetik izarrak bakarrik!