Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

BISITAK

 

 

Heriotzaren ideiak

gure etxea zelatatzen du.

Jose Daniel Espejo

 

Gaixoa egonkor dagoenean

erizainek, laguntzaileek

eta errehabilitaziokoek

solasa ematen diote bisitariari boxean.

 

Gaixoari heriotza gerturatzean

erizainek, laguntzaileek eta errehabilitaziokoek

boxaren pareko pasabide gardenean aurrera

segitzen dute, bisitariarekin solasik egin gabe.

 

Gaixoaren azken egunetan ez dira sartzen.

Baina gaixoa ZIUan aspalditik badago

oso nabarmena da sendalarien

aldatze akustikoa. Galderak sortzen dira orduan:

 

Heriotzaren beldur ote dira?

 

Ez badute bisitaria molestatu nahi,

hiltzeko gutxi falta delako,

zergatik sartu dira hain sarri aurreko fasean?

Edukazioa zen, interesa, babesa?

 

Zergatik hain diferente, hain isil, heriotzaren

aurreko edukazioan, interesean, babesean.