Sinplistak
Sinplistak
2012, poesia
120 orrialde
978-84-92468-42-3
azala: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2021, poesia
2008, poesia
 
Sinplistak
Hedoi Etxarte, 2012

Bigarren poema liburua du Hedoi Etxartek Sinplistak, eta ez du antzik lehenengo Suzko lilia harekin. Sinplistak poemarioak ez baitauka antzik euskarazko beste poema bildumekin. Poema zuzenak eta zorrotzak dira, artifiziorik gabeak eta zakarrak ere bai batzuetan. Oso gaurko poemak dituzu: konprometituak, amodiozkoak, salaketazkoak.

bideoak:
Hitzen Uberan (2012-11-23)
kritikak:
Psikologoa eta poeta, tranpatiak, Mikel Asurmendi, Berria, 2012-12-16
«Garratza da poeta, otsoa. Maiteminez hiltzen dena sinusitisa duen eta ahoa espermaz bete dioten koitadu gisa irudikatu du».
Desfasea, Igor Estankona, Argia, 2013-01-20
«Sarkasmoa txarto ulerturik, agian irudituko zaio bati baino gehiagori gainetik jartzen den handi bat dela, baina niri iruditu zait maisuki erabilia Brechtek zerabilen “distantzia efektuaren” antzeko ironia neurtu bat, gizartea zehatzago behatu, kritikatu, eta dialektikoki aurkezteko aukera ematen diona».
Hitz gutxi, baina ez hutsalak, Peru Iparragirre, Gaztezulo, 2013-02
«Liburu oso soziala eta zuzena da, izenburutik hasita. Sketx txiki bihurtutako poemetan kontatzen ditu izen-abizenak dituzten edo alfabetoko letraz izendatuta dauden pertsonaia anonimoen eguneroko egoera errepikakorrak».
Zartailua, Goizalde Landabaso, Deia, 2013-02-09
«Gogoeta espazialak, errimarik bako poemak, kantuak izan litezken idatziak, harreman sentimentalaren enpirikotasuna, hezurdura kaotikoen azpian ezkutatzen den antolamendu zorrotza».
Surrealismo sozialista, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2013-03-01
«Ideologia hain nabarmen adierazten duten poema hauetan mundu ikuskera bat erakusten du idazleak, horretarako, mundu ikuskera hori erakusteko, errealitatea bera egokitu behar badu ere».
Manifestu sozialista bat (injustizia salatzeko), Ainara Maia, Gara, 2013-04-07
«Gaur betaurreko berriak erosi ditut nik ere. Gaur maitemindu egin naiz kolono batekin. Azken batean maitasuna da haren atzetik joatea, poesia egitea, olerkia urratsez urrats bizitzea, politika kontraesanez beterik dagoelako. Ezin gara kexatu».
Ez hain sinplea, Jose Luis Padron, Bilbao, 2013-05
«Hedoi Etxartek berak ezin argiago, perfektu, esplikatu du Sinplistak zer den, zergatik idatzi duen eta zertarako. Alperrik arituko naiz, hortaz, horren inguruan gauzak bi aldiz esaten. Esan dezadan, gehiagorik gabe, oso bizirik ikusten dudala nik hildako hau, zonbi distirante bat bezala».
Zure erreakzionarioaren bila dabilen poesia, Luistxo Fernandez, Ingelesen hilerria, 2013-05-08
«Hedoi Etxarteren poesia politikoa zorrotza eta zehatza da gaur egungo gizartearen aje eta injustiziak detektatzen eta salatzen. Injustiziarekin bezain zehatz ote dabilen justiziarekin, horra zalantza. Okerraren salaketa bai, baina proposatzen diren erruduntza akusazioak zabalegiak ez ote diren».