Sinplistak
Sinplistak
2012, poesia
120 orrialde
978-84-92468-42-3
azala: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2021, poesia
2008, poesia
 

 

FOSFORO ZURIA

 

 

Iñaki langabea eta Izaro bekaduna

ez dira komando-kide izan,

haiena ez da borroka bera.

Material trukea egin dute,

baina horrek Izaro gaizkide

besterik ez du bihurtzen.

 

Iñaki langabeak eta Izaro bekadunak

ez dute helbururik partekatzen,

ez daude hotzik arrazoi berberarengatik.

Sua izan da elkar ulertzeko elementua.

 

Abenduan Iñaki langabeak fosforo zuria

proposatu zion Izaro bekadunari.

Bai, Izaro bekaduna ohartzen da

urez itota ere berpiztu egiten dela garra.

Baina ezpainak zartatzen zaizkionean

ados egoten da fosforoa erabiltzearekin.

 

Iñaki langabeak eskatu dio, ez dezala aipa

Arma Kimikoen Debekurako Erakundea,

ezta ere azalean dituzten erreduren jatorria.

Irtenbide bakarra Iñaki langabeak alde egitea da.

Nolanahi ere Izaro bekadunak hotzez jarraituko du

bere erakundearen (Iruñerriko Mankomunitatearen)

egoitza nagusiko berogailua konpondu ezean.