Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
ASKATASUN KALEAN
Zinpeko berria destinatu dute
Askatasun kaleko Eroskin.
Aurreko zinpekoak ez zuen
adi eta ganoraz lan egiten.
Bere patxadaz eta pasibitateaz
lasaitasuna segurtatzen zuen saltokian.
Gaur Askatasun kaleko Eroskin
sartu naizelarik, belarrietan kaskoak,
keinua egin dit zinpeko berriak.
Ezikusiarena egin dut.
Esnekien sailera joan naiz,
jogurtak eta gazta hartu ditut.
Zukuen eremuan saskiratu ditut
olibak, dilistak, pasta freskoa.
Zinpeko berriak keinuak egin dizkit.
Ezikusiarena egin dut berriz.
Orduan fisikoki ukitu nau eta
nik kasko bat kendu dut esateko:
«Zer demontre gertatzen da!».
Eta zehaztu dit: «Barkatu baina
zakuak sarreran utzi behar dira».
Bizkarrean daramat zakutoa.
Zakutoa kentzeko keinua egin dut.
«Zerbait ostu dudala uste al duzu?
Begiratu barruan». Ez du begiratu.
Ez dut zakua sarrerara eraman.
Atzetik segitu nau, hamar bat metrora.
Laboreen zonaldean so egin diot.
Begirada beheititu du. Gerturatu eta
lotsarik batere gabe galdetu diot:
«Zerbait lapurtzekotan nagoela uste duzu?».
Ezetz erantzun dit: «Kontua da lehen
jendeak laboreetako jostailutxoak
ebasten zituela, baina orain gailetak».
Harrituta eskatu dizkiot azalpenak:
«Jostailutxoak ebatsitakoan ez zenituzten
zakutoak miatzen, baina orain erregistratu
egin behar gaituzue gailetak ostuz gero?».
«Bai, halaxe da» esan dit. «Ados» esan diot.
Askatasun kaleko Eroskin
zinpeko berria destinatu dute,
Europako Banku Zentralak bidalia,
Askatasun kalean austeritate plana
tentuz garatzen ari ote diren neurtzeko.