Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
PSIKOLOGOA ETA POETA ETA PERTUR
Ogitartekoetan camembertari azala kentzen
ez dioten Hendaiako bistro batetik irten da
Amaia Martinez eta bere kolkorako esan du:
«Zergatik idazten ditut oharrak liburuetan?
Zergatik azpimarratu? Hobe analizatzeko
edo egoa gorago kokatzeko egiten dut?
Autore handien lanetan paratzen dut arkatza.
Zer adierazi nahi ote du jokaera honek?».
Amaia Martinezek hauxe hautatu du orain:
|
| Voilà deux numéros du Nouveau Monde de 1948.
| Dans le numéro deux, j'ai publié un article, «Le
| réalisme socialiste et l'époque actuelle». C'est le
| premier article sur le réalisme socialiste. Hé, hé !
| On peut dire que c'est moi qui l'ai introduit dans
| notre pays, dit-il avec un gros rire qui s'efforçait
| de donner à ses paroles une couleur de plaisanterie.
|
Alboan marra bat egin du eta
marraren gainean idatzi du: «Adanismoa».
Amaia Martinezek egunkaria erosi du
tren-geltokiko kioskoan. Otu zaio:
«Gaixoa kroniko bilakatuko duen
sendagaia eman dio Psikologoak.
Eta malerus kroniko egingo duen
zaborra idatziko du Poetak».
Amaia Martinez poeta bat irakurtzen ari da,
baina poetaren liburua nobela bat da.
Eta honela jarraitu du Amaia Martinezek:
«Psikologoa eta Poeta, biak dira tranpatiak.
Euren jokoaren arauak asmatu dituzte
baina poeta ez da hilaren amaierara helduko
eta psikologoak xanpainaz poteatuko du
Irungo kaleetan, heroi-martiri bihurtu aurretik».
Amaia Martinez etxean sartu da.
Haritz Ansorenak abisatu dio:
«Purea dago». Hotz dago purea.
«Berdin da» pentsatu du Amaia Martinezek
eta ordenagailu aurrean eserita jan du,
liburuko pasarte hautatua kopiatu bitartean.
Ehun eta seigarren orrian jartzen du:
|
| Demkë pense que, même ici, au milieu de la fête,
| je suis son chef. Ici nous sommes tous égaux.
| Nous n'avons ni chefs ni supérieurs. Moi, même
| dans le travail, je n'écrase pas les gens, je les
| laisse créer, je respecte leur pensée. Toi, Demkë,
| tu as dans l'idée de boire, montre-le.
|
Alboan marra bat egin du eta
marraren gainean idatzi du:
«Populismo kastratzailea,
inauteriaren gezurra».
Amaia Martinez ez dago ondo.
Konturatuta baitago jakintza
tresna bereganatzea dela
eta ez pasartea kontrolpean izatea.
Ordenagailuko artxibategi batean
giltza-hitzen bidez gorde du
bere armategiko pasarte oro.
Purea goxoago dago hotz.
Amaia Martinez azkenean
zalantza egiten hasi da
memoria arazoak dituen edo ez.