Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
GAURKO AFARIA
Langileak, bakarka, nire atsegin guztia du.
Ez dagokion horretan parte hartu eta matxinatzen
denean, ordea, esaten diot: geldi hor, anai-arreba,
ez duzu arrazoirik. Langilea zara, beraz lanera.
Greban bazaude eta lanik ez baduzu egiten,
jada ez zara langilea, tipo arriskutsu bat baizik.
Arturo Ui
Bada jendea uste duena hondamendia dela
eta(m)ren ekintza armatuak bukatu izana
bizkartzainak langabeziara joanen direlako.
Frantzian 1946an Poloniarako eremuetara
zihoazen tren-gidarien desagerpenak langabezia
igoko zuelako kezkatu zen jende bera da.
Bada jendea kexatu dena ehun irakasleek
tutoretza orduetan inbertitzen duten denbora
neurtzeko sistema instalatu dutelako.
Duela lau urte atezain, informatikari eta
fakultateko langile teknikoentzat sistema bera
instalatu zutenean kexatu ez zen jende bera da.
Bada jende diruduna egunkarietako zutabeetan
beheko klasearentzat idazten duela dioena.
1872an Eskoziako oihal-fabriketako umeei
gauez zopa ematen zien jende bera da
—egunez goikoentzat jertseak egiten
hil ez zitezen elikatzen zituzten—.
Bada jendea sumintzen dena eta(m)k
Benjamin Atutxa jaun sozialdemokrata erail
nahi omen zuelako. Benjamin Atutxak
enpresa pribatuak sustatu behar direla,
funtzionarioen kopurua gutxitu behar dela
eta de facto milaka langile euskaldunen
bizitza itxaropena hamar urte jaitsi behar dela
dioenean txalotzen duen ia jende bera da.
«Murrizketak egin behar dira» esan du
Benjamin Atutxak. Eta gero jarraian:
«Abiadura Handiko Trena egin behar da».
Txalo egin dio trenaz baliatuko den jendeak.
Herritarren ehuneko laurogeita hemeretziak
ezingo duela erabili dakien jende bera da.
Bada jendea egongelako leihoa ixten duena
kalean grebalariek, langabeek edo prekarioek
txistu eta karranka egiten dutelako
kontsignak eta exijentziak aldarrikatzen.
Eta egongelako jendeak pentsatzen du
«astunak» edo «betikoak» direla.
Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan
jatetxe eta dantzalekuak garrasi hanpatuekin
leporaino betetzen dituen jende bera da.
Horixe da gaurko afarira etorriko ez den jendea,
ordurako ahoa belarrez beteta izango duelako
Marcelino Orejak izan zuen bezala.