Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
NIRE BURUAREN KARIKATURA
Ez dute Napoleon zaharraren karikaturaren
karikatura soilik egin,
Napoleon zaharraren beraren
karikatura ere egin dute.
Karl Marx
Gizakiaren karikatura naiz
herriaren mespretxua.
Egunkari guztietan trufatzen dira nitaz.
Ernesto Cardenal
Aritz Zabalak Garbi Ramosi
bere buruaren karikatura dela ohartarazi dio.
Alternatibaren prentsa ofizialak
autoritatearen aurkako gudua hasi du.
Letren abangoardiak pantailan azaldu zuen
lider faxisten eta estalinisten arteko aldea.
Zabalaren eta Ramosen herriko
eszenatokietan ere denetarik dago:
txalo guztiak jasotzen dituzten diktadoreak
eta txaloak bueltatzen dituzten
«ni-zuek-bezala-historiaren-tresna-besterik-ez-naiz»
dioten antiautoritarioak-edo. Xentimoak ez dituzte
ordea populuarekin partekatzen.
Bai, Garbi Ramos bere ahotsa entzuten ari da,
Aritz Zabalak entzuteari utzi diolako,
Aritz Zabalak ez duelako eskurik.
Aritz Zabala epaitondo antzua da.
Hau ez da egozentrismo ariketa bat. Garbi
Ramos zurztasuna baieztatzen ari da soilik.