Sinplistak
Sinplistak
2012, poesia
120 orrialde
978-84-92468-42-3
azala: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2021, poesia
2008, poesia
 

 

BURKIDEEN ARTEKO SOLASA

 

 

Idoiak D jauna

ikusi omen zuen

baina agurtu ez.

 

D jaunak Xabier

ikusi zuelarik

Santo Domingo azokan

esan zion: «Aizu,

Xabier burkidea,

Idoiarekin topo egin dut

baina ez nau agurtu».

 

Xabierrek ez zuen

tomaterik erosi

ez baitzen tomate sasoia,

eta erantzun zion:

«D burkide estimatua,

Idoiak ez zaitu agurtu baina

ez ditu ahateak ere agurtzen».

 

Halaxe izan zen. Idoiak

ahateak ere agurtzen ez zituenez

ez zuen D jauna agurtu.