Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
KOLABORATZAILEAK
Mitterrandek, Jon Paulo II.ak eta
Glucksmannek borroka bera dute
Guy Hocquenghem
Denok pasatzen diagu gure intimitatea
Vocentoko lagunekin, edo
denok ez bada, ia denok
Lander Garro
Historia erreportajeek saldu digute kolaboratzailea
bota beltz altuz, txano militarrez, Falangearen edo
SSen ikurrez haserre zegoela eta odolzalea zela.
Baina ez, orain badakigu kolaboak izan zirela
Falangen edo Action Françaisen militatzeko adorerik
izan ez zuten gorozki apolitikoak, zital umejaleenek
ez zutela iritzi zehatzik honen eta bestearen inguruan,
eta ez preseski azterketak sakonki eta xehetasunez
eginagatik zalantzak sortu zitzaizkielako. Ez preseski.
Badakigu ere oharkabean, nahigabe eman zituztela
gorri, berde, beltz eta horien izenak. Eta ez zietela
behin ere fisikoki aurre egin gorriei, gorriak nagusi
zirenean. Haiek, trenak gidatzen zituzten langile
apalak, ongarria banatzen zutenak, informazioa
eskuratzen zuten enpresari txikiak genituen. Ditugu.
Begiak aliketez ateratzen zituztenean, ezin ziren
behargin xumeak besterik. Kolaboak: jende arrunta,
kausa nazionalsozialistaren alde engaiatzeko
kuraiarik izan ez zuten izaki irribarretsuak,
uneoro zer egin eta zer ez egin argi aldarrikatzen
zuten profesionalak. Egun ere gorotz bera zarete:
Front National eta Partido Popular bozkatzera
ausartzen ez zareten moralista apurtzaile adoretsuak.
Arrunkeria bikaintasunetik ospatzen duzuen
hankabikoei dizuet izu handiena Galileoren esferan.