Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

GEURE GREBA MUGAGABEA

         (Brechten erara)

 

 

Geure greba mugagabea:

etenaldia da banketerako giltza.

 

Zentzuzkoa da,

edonork uler dezake.

Erraza da.

 

Nagusia ez bazara

ulertuko duzu.

Zuretzat ona da,

bilatu argibide gehiago.

 

Ergelek ergelkeria deitzen dute,

zikinek zikinkeria deitzen dute.

Zikinkeriaren eta ergelkeriaren kontra dago.

 

Zapaltzaileek krimena dela diote.

Guk badakigu krimen guztien amaiera dela.

 

Geure greba mugagabea:

etenaldia da banketerako giltza.

 

Ez da zorakeria,

zorakeria guztien amaiera da.

Ez da kaosa,

ordena delako.

Egiten hain zaila den

zera erraz bat da.

 

Geure greba mugagabea:

itsas hilerrian posidonia,

tresnetan swinga,

gosarian laranja bat

eta ekialdean Gaiarre.