Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

SOINUEN ISPILUA

 

 

Heriotza da hilezkortasunaren hasiera.

Maximilien Robespierre

 

Heriotza da bizitako bizitzarengatik

ordaintzen dugun prezioa.

Miserablea litzateke prezio hori

ordaindu nahi ez izatea.

Hannah Arendt

 

 

1998ko Gabonetan izan zen, Lisboan,

Carlos Paredesen Espelho de Sons erosi genuen

Amalia Rodriguesen etxe-museoko dendan.

Egongo ziren ehunka disko.

Baina, itsu-itsuan, hori ekarriko genuen.

 

Gerora entzun ditut Paredesen gainontzekoak.

Baina onena, alde handiarekin, Lisboan erositakoa

iruditzen zait. Ez dut inoiz jakingo

disko hori den hoberena horixe erosi genuelako,

ala hoberena zen eta guk, zoriz, erosi genuen.