Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

ZABORRAREN KAMIOIA

 

 

Duela lau orduz geroztik

dago ilun auzunea.

Erdi zabalik daude egongelako leihoak:

badator gaueko zaborraren kamioia.

 

Ez dut inoiz ikusi: ez etxetik,

ezta kalean ere. Baina badakit

gauerdia duela hamar bat minutu

izango zela. Gelditu da

 

etxe aurreko edukiontzietan,

irentsarazi diote barruan zegoena,

estutu dute zabor berria

aurreko zaborrarekin.

 

Zaborraren kamioiak dira

izarretako zinemak

neguan ere lorik egin gabe ehizan dabiltzan hartzak

gazela nekaezinak.

 

Zaborraren kamioiak dira

haizeak adar guztiak zartatzen dituenean ere

eta garabiek ehun eta hiru metroko

berogailuak eraikitzean ere

zaborraren kamioiak dira

gauero gonapetik datozen bidaiari itsuak.