ILUNTZEAN
Gaurko egunez jaio zen Roberto Bolaņo.
Baina nik bularrean zauzkat
etxeko egongelan zabuka.
Gelditzen banaiz negar egiten dut.
Eta etzanda ikusten ditut hormako irudiak.
Markoen barruan dauzkat
Potemkin korazatuko eskailerak
eta eskaileretan emakume hori, ama,
ama guztien ama, Gorkirena, Brechtena,
bularrean haurra daramana.
Potemkinen eskaileren gainean
Lissitzkyren triangelu gorria.
Eta Michael Jordan eta Lorcaren marrazkia.
Eta Cardenaseko erakusleihoko ispilua.
Nahasten dira Kollontai telefonoan
eta Ariadneren lamina, zirkuluena.