Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

JAIOBERRIAREN LANTUA

 

 

Haurtxoa negarrez ari da.

Oraindik ezin da eseri ere egin, ez daki,

ez asmoz ezta gorputzez ere.

Aldatzen diozu fardela,

ematen diozu bularra,

abesten diozu Adarbakarra

—bere hit gogokoenetakoa—

eta segitzen du negarrez.

 

Orduan hasten da

superstizioaren garaia:

pizten duzu estraktorea,

gero ile-lehorgailua,

jartzen duzu Mozarten klarinete kontzertua.

 

Utzi dio negar egiteari

eta pentsatu duzu

egindako zerbaitek funtzionatu duela.

Baina ez dakizu hiru elementuetako bakarra

izan ote den ala agertze hurrenkera.

Ala oso bestelako zerbait,

zuk egin dituzunekin inolako zerikusirik ez duena.