Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

ZUMARRAREN OINETAN

 

 

Zumarraren oinetan, uztaileko lastoaren

eta arantzen gainean, berriz nabarmendu zen

hankarteak ukitzerako heze behar duela,

bestela dela anakrusa bat gaizki hartzea bezala.

Ezin duzu pieza horrela hasi.

Altxa zaitez, esan agur ikusleei, itzul zaitez etxera.

 

Zumarraren oinetan, ez zinela depilatu

baina ni ezta ere, eta iritsiko zinela afaltzera berandu

eta ni ere bai, baina dena egin genuen

izateko urtxintxak behorrak zamalkatzen.

 

Alde egin genuenean, urrunean kotxeak zeuden,

hilerriko atzealdea ikusi genuen eskuinean.

Iruņerriko desiraren eta ongizatearen

hobekuntzarako toki nabarmena da hori.