Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

HITZORDUA

 

 

Mutilak larreko bizitzaz hitz egin du etengabe:

uztez, zuhaitzez, ibaiez, zaldiez eta behiez.

Neskak, arretagabe, gehiegizko interesa

adierazten du guztiagatik, belaunen gainean

ezeroso kokatutako esku indartsuak behatzen ditu.

 

Zabalik dagoen leihotik

dator argi zurbila.

 

Neska hitz egiten hasi da,

hutsunea betetzeko bezala,

delikatua dena tentuz hartzen.